Saretik (III)

  • Sekula santan aspertuko ez nauten gisako artikuluetako bat, ez entretenigarri soilik zaizkidalako eta beste emakumeek gai hau nola lantzen duten edo gai honi nola aurre egiten dioten kuriositatez bizi naizelako bakarrik, mingarri puntu bat ere badutelako. Amatasuna eta lan munduaren uztarketaren inguruan. Halakorik bada, bederen.
Margot Wallstrom
Argazkia hemendik.

“It is a sign of how upside-down modern politics has become that one assumes that a politician who defends freedom of speech and women’s rights in the Arab world must be some kind of muscular liberal, or neocon, or perhaps a supporter of one of Scandinavia’s new populist right-wing parties whose commitment to human rights is merely a cover for anti-Muslim hatred. But Margot Wallström is that modern rarity: a left-wing politician who goes where her principles take her”.

Advertisements

Saretik (II)

Ez dakit zenbateko maiztasunarekin itzuliko naizen gisa honetako irakurketa proposamenekin. Ingurukoek gogorarazten didatenean (horrelakoak botatzen dizkidatenean, gehienetan) gogoratzen naiz, hasten naiz proposamenak biltzen eta… Sarri ahazten ditut zirriborroen karpetan. Tira, bigarrena bada bigarrena izan dadila, baina izan dadila.

—-

Izango al da beste alde horretan Nancy Fraser gustuko duenik… Aste honetan, bere lanak irakurri behar izan ditut (arrazoiakbeste egun baterako gera daitezela!). Hemen, New Yorkeko The New School unibertsitateko irakaslearen hainbat elkarrizketa eta artikulu, sarean aurki litezkeenak eta irakurketa ‘arinago’ bat eskatzen dutenak. Argia aldizkarian, La Vanguardia egunkarian, El País egunkarian, The Guardian egunkarian

Bestalde…:

-Emakumeak bakea eta segurtasunean duten paperaren inguruan Rina Amiri-ri egindako elkarrizketa.

– Cat Boyd-i egindako elkarrizketa, hemen eta hemen. Zaharra, baina gurean aktualitaterik galtzen ez duena.

BG-Banner-Essay-by-Watkins

– Aurrez ere partekatu dut hemen, urruti geratzen zaigu, etab. Ez nau aspertzen ordea: “Now, I don’t know about you, but I tend to think professional sexism via artistic infantilization is a bummer, frustrating, disappointing, but distinct and apart from those violent expressions of misogyny widely agreed upon as horrific: domestic violence, sex slavery, rape”. Claire Vaye Watkins-en lana: On Pandering.

– Hasi berri dira baina zer ekarriko duen irakurtzeko gogoz naiz jada: Milestones, Vela Magazine-ren zutabe berria.

– AEBak direla eta herri librea dela eta… Nazka ematen dutela? Esan liteke? Barka minduta sentitzen denik bada… Baina errealitatea errealitate da, aizue. Emakumeen eskubideak atzeraka apurka eta etenik gabe.

 

greenham common

– Honakoa, irribarretxo berezi batekin lagunduta doana… Oraindik orain askok Greenham Common-i sarri begiratzen diogulako.

– Eta azkena, emakume batzuk, besterik gabe, inspirazio huts direlako. Bell Hooks NY Times-en: “My militant commitment to feminism remains strong, and the main reason is that feminism has been the contemporary social movement that has most embraced self-interrogation”.

 

*Argazkiak aipatu artikuluetatik hartutakoak.

Saretik (I)

Kafe baten bueltan elkartu naiz aspaldiko lagun batekin aste honetan, eta berriz errepikatu dit beti egiten didan galdera bera: irakurtzen dituzun artikuluak-eta bidaliko dizkidazu? 

Elkarrizketa nola amaitu zen azaldu beharrik ez dago hau irakurtzen ari bazara. Praktikotasunaren izenean irakurtzen joaten naizenak hemen jarriko nizkiola hitz eman nion. Eta, hara, hemen doa.

kindle

– Office housework edo bulegoko etxeko lanak

– “A liberated woman is one who has sex before marriage and a job after.” – Gloria Steinem. Berandu iritsi naiz webgune honetara, badakit. Aste honetan deskubritu dut Slutever. Eta honetxek lapurtu zizkidan irribarreak.  

– Ez nuen uste horrelako bide aldaketak (nolabait deitzeagatik) egin zitezkenik! Bejondeiela egina duten guztiei. Inbidia sanoa ageri da hemendik…

Fifty Shades of Grey gorroto duzuen horientzat: Fifty Shades of Socialist Feminism. ZO-RA-GA-RRI-A!