Gurasotasun, amatasun, aitatasun feminista – baliabide bila

Denborak dira amatasunaren gaiak hainbat ezpal zorroztu dizkidanetik. Ama izateak badu, noski zerikusirik horretan. Bai eta feminista (autodefinitua) izateak ere. Urtetan zehar feminismoaren inguruan irakurtzen eta idazten aritzeak ere bai.

Aspaldian, ordea, badirudi ezpalak arantza bihurtzen ari direla, eta amatasunaren inguruko zirrikitu guztiek gehienek kirrinka egiten didatela. Belarrietan, buruan, zer esanik ez bihotzean eta, are gehiago, egunerokotasunean.

Eta urtetan zehar automatikoki egin dudan moduan, zerbaitek kirrinka egiten didanean horren inguruan sakonago irakurtzeko beharrak astindu nau.

 

askafeminist

 

Beraz, hemen nire aitorpena. Gurasotasun/amatasun/aitatasun feministaren inguruko baliabideen bila nabil. Hauen inguruko informaziorik? Titulurik? Autorerik? Erreferentziarik? Dena delakorik? Berdin dit baliabide elektronikoak badira, bibliografikoak, grafikoak, ikusentzunezkoak… Baliabideak. Gurasotasun/amatasun/aitatasun feministaren ingurukoak.

Dena den, argibidetxo bat. Amatasun feminista diodanean ez diot amatasunaren inguruko kritika feminista. (Honek ere pizten du nire interesa, ez gaizki pentsa. Eta honen inguruko baliabideak iritsiz gero, horiek ere arras ongietorriak izango dira.) Baizik eta amatasunaren proiektu feminista. Gurasotasunarena. Aitatasunarena. Zer dira hauek feminismotik? Nola garatzen eta burutzen ditu feminismoak hauek? Edo, euren proiektuak? Gurasotasunaren proiektuak? Amatasunaren inguruko estrategia feministak, etab. etab.

Bigarren argibidetxo bat: ez dit axola Euskal Herrian eta Euskal Herritik egindako baliabideak diren, edo atzerriko baliabideak diren. Denak dira ongi etorriak.

En breve…: busco referencias e información sobre modelos de maternidad/paternidad feminista. (Proyectos de) Familias feministas, estrategias feministas en cuanto a crianza y educación, etc. No me refiero a la crítica feminista de la maternidad, referencias que, si llegan, también serán más que bienvenidas. Me refiero a la maternidad/paternidad feminista.

In short…: I´m looking for references and information about feminist motherhood/fatherhood/parenthood; feminist families, their projects, strategies, etc. I´m not referring to the feminist critique of motherhood (if any kind of information or references also arrive in this regard they will also be more than welcomed!), but to feminist motherhood/fatherhood/parenthood and/or family models.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s