Lekuak

Lekuek, hangoek eta hemengoek, lekuekiko ditugun harremanek, lekukotasunak eragiten dizkigun zerak, eta lekuen eta euren ezaugarrien arabera bertako (zein bertakoak ez diren) pertsonekin sortzen ditugun harremanak bueltaka izan ditut aspaldian barrenean. Bai, nire lanaren eragin zuzena da, ez da duda arrastorik horretan, memoria eginez gero gisako zerak gehiagotan identifikatzera iritsi banaiteke ere.

Prishtina1
Prishtina erdialdeko kale bat, orain urte batzuk.

Uztailaren 11 bat zen Kosovora iritsi nintzen lehen aldia. Hegazkinetik ateratze hutsak izerdi busti patsa eragin zuen bidairi guztien aurpegietan. Lurralde hura ezagutzeko gogoa nuen haur nintzenetik, eta behinhola han nengoen. Fisikoki han. Ez zegoen han nire burua bakarrik. Nire gorputza eta biak elkarrekin ziren. Han nengoen.

Bazuen bidaia hark helburu garbi bat: doktoretza tesia hasi berria nuen, eta honen landa lana suposatuko zuen bidaia sortaren lehendabiziko irteera zen hura. Hala ere, helburu bakar batekin joateko gomendatu zidan hainbat adituk (tartean tesi zuzendarik ere bai): “ez egin batere lanik zure lehen bidaian”. Tesiarekin eta ikerketarekin erlazionatutako inolako lanik, bederen, esan nahi zidaten. “Ez egin elkarrizketarik”. Pasiatu. Ezagutu. lkusi leku desberdinak. Ezagutu jende desberdina. Begiratu, entzun, pentsatu, idatzi. Eta, tira, gutxi gora behera hori egin nuen.

Hala ere dena zen nire lana. Dena zen ikerketa. Dena zen tesia. Dena zen gerra, dena ziren emakumeak, den ziren euren esperientzia eta bizipenak.

Konturatzerako emakume aktibisten artean mugitzen hasi nintzen. Urtetan zehar egunkaritako, kasette zaharretako, irratsaioetako eta interneteko artikuluetako hitz eta argazkien bitartez ezagutzen nituen emakumeak (hauetako batzuk, ezagutza prozesuak luzeak baitira atzerritar zarenean) nire aurrean nituen, makiato baten bueltan, mojito baten bueltan, zigarreta ke artean. Elkar begiratzen ginen, elkar hitz egin, elkar ulertu. “Hainbeste denbora zain eta azkenean hemen naiz. Leku honetan”, pentsatzen nuen, “see you soon” batekin elkar agurtzen ginenean. Zail egiten zen sinestea.

Hura izan zen han eta hemen kontzeptuak nire buran identifikatu nituen garaia. Oraindik-orain ulertzen ditudan moduan identifikatu nituen garaia, bederen. Burua eta gorputza non, han eta hemen present. Burua han, gorputza hemen. Gorputza hemen, burua han. Eta gutxitan biak elkarrekin han, Kosovon. Nahi baino gutxiagotan.

“Zer dela eta iritsi zara ba, hona?”

Etengabeko galdera. Eternala. Errepikakorra. Errepikakorregia.

Berandu baino lehenago ikasten duzu zure tesia, ikerketa lan mardul hori, bi esalditan laburtzen.

“Benetan? Ba, begira, honako hau ezagutu behar duzu, eta halako hau ere bai”.

Eta haren ondokoa ere bai. Segituan erori zitzaidan izen zaparrada, segituan idatzi nituen nola hala koadernoan euren telefono eta guzti. Nork esan zuen kontaktuk egitea zaila zela?

“Eta, zer da ba jakin nahi duzun hori?”

Eta asperen egin beharrean aurkitzen zara, “dena, den-den-dena” eratzuna sahiestu nahian.

“Garai desberdinak ziren. Gudak dena desegiten du”.

Gudak dena desegiten du. Lehen denetik genuen. Orain ez dugu ezer”.

Supituki, egindako elkarriketak berriz entzun edo transkribatzen ari zarenean etengabe errepikatzen dizuten gogoeta dela erreparatzen diozu. Eta konturtzen zara, gudak hartutako leku horretara mila aldiz joanda ere, beste mila elkarrizketa eginda ere, sekula ez zarela iritsiko sentimendu hori zer den jakitera. Berdin duela zenbat irakurtzen duzun. Zenbat ikertzen duzun. Zenbat galdetzen duzun, zenbat identifikatu nahi duzun.

Ezin duzu, zuk ez duzulako bizi.

Eta gogoratzen duzu lekukotasunarekin, lekuan bertan izatearekin, une zehatz batean lortzea aurreikusi zenuena, edo aurreikusi arazi zizutena. Baina ez. Konturatzen zara, berandu baino lehenago, nahita ere ezingo duzula bizi hori. Ulertzen, saiatuko zarela ulertzen. Baina bidean geratuko zarela. Ez han eta ez hemen. 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s