Saretik (II)

Ez dakit zenbateko maiztasunarekin itzuliko naizen gisa honetako irakurketa proposamenekin. Ingurukoek gogorarazten didatenean (horrelakoak botatzen dizkidatenean, gehienetan) gogoratzen naiz, hasten naiz proposamenak biltzen eta… Sarri ahazten ditut zirriborroen karpetan. Tira, bigarrena bada bigarrena izan dadila, baina izan dadila.

—-

Izango al da beste alde horretan Nancy Fraser gustuko duenik… Aste honetan, bere lanak irakurri behar izan ditut (arrazoiakbeste egun baterako gera daitezela!). Hemen, New Yorkeko The New School unibertsitateko irakaslearen hainbat elkarrizketa eta artikulu, sarean aurki litezkeenak eta irakurketa ‘arinago’ bat eskatzen dutenak. Argia aldizkarian, La Vanguardia egunkarian, El País egunkarian, The Guardian egunkarian

Bestalde…:

-Emakumeak bakea eta segurtasunean duten paperaren inguruan Rina Amiri-ri egindako elkarrizketa.

– Cat Boyd-i egindako elkarrizketa, hemen eta hemen. Zaharra, baina gurean aktualitaterik galtzen ez duena.

BG-Banner-Essay-by-Watkins

– Aurrez ere partekatu dut hemen, urruti geratzen zaigu, etab. Ez nau aspertzen ordea: “Now, I don’t know about you, but I tend to think professional sexism via artistic infantilization is a bummer, frustrating, disappointing, but distinct and apart from those violent expressions of misogyny widely agreed upon as horrific: domestic violence, sex slavery, rape”. Claire Vaye Watkins-en lana: On Pandering.

– Hasi berri dira baina zer ekarriko duen irakurtzeko gogoz naiz jada: Milestones, Vela Magazine-ren zutabe berria.

– AEBak direla eta herri librea dela eta… Nazka ematen dutela? Esan liteke? Barka minduta sentitzen denik bada… Baina errealitatea errealitate da, aizue. Emakumeen eskubideak atzeraka apurka eta etenik gabe.

 

greenham common

– Honakoa, irribarretxo berezi batekin lagunduta doana… Oraindik orain askok Greenham Common-i sarri begiratzen diogulako.

– Eta azkena, emakume batzuk, besterik gabe, inspirazio huts direlako. Bell Hooks NY Times-en: “My militant commitment to feminism remains strong, and the main reason is that feminism has been the contemporary social movement that has most embraced self-interrogation”.

 

*Argazkiak aipatu artikuluetatik hartutakoak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s